Geu

Clínica dental en Bilbao

balegui Ortodontzia tradizioa + berrikuntza da

Dentisten laugarren belaunaldia izanik, gure helburua da gure lanbidearen jardunbide ona azken aurrerapen teknologikoekin uztartzea, zuri zerbitzurik onena eskaintzeko. Gure klinikek azken teknologiak eta giza talderik onena dituzte, eta horri esker zure bisita bizipen atsegina izango da. Tratamendurik onena prebentzioa da. Nahi dugu zure konfiantza gugan jar dezazula.

Taldea

Clínica dental en Bilbao
Clínica dental en Bilbao

Paula Zabalegui doktorea

Mediku eta dentisten alaba eta iloba, tradizioari eutsi nahirik Odontologian lizentziatu nintzen. Prozesu osoan, konturatu nintzen irribarre batek pertsonengan duen inpaktu handiaz, eta orduan erabaki nuen Ortodontzia aurreratuan espezializatzea. Nire lorpen handiena da ikustea nola hobetzen den nire pazienteen autoestimua, eta beharrezkoa zuten konfiantza-dosi estra hori eman ahal izatea.

Paula Zabalegui doktoreak Amerikako Ortodontzia Elkartearen “Thomas M.Graber Award” saria jaso du bere doktorego-tesiagatik.

Clínica dental en Bilbao

Gonzaga Zabalegui

Nire bizitza osoan dentistez inguratuta egon naiz, eta ikusi dut norainoko garrantzia duen teknologiak ortodontziaren alorrean, tratamenduen bikaintasuna bermatzeari begira. Zabalegui doktoreak ortodontziaren inguruan eskaintzen duen prestakuntza zabalak eta informatikari buruz neuk dudan ezagutzak sinergia paregabea ekartzen dute emaitza gisa.

Gure klinikak

Clínica dental en Bilbao

Gure klinikak teknologia berrienez hornituta daude.

3D teknologia berri bat dute, garezur, hezur-egitura eta hortzen hiru dimentsioko irudiak lortzeko, gure tratamenduaren kalitatea hobetzeko xedez. Teknologia hori CBCT deitzen da (Cone Beam Computer Tomography, edo Sorta Konikoko Tomografia Konputarizatua). Teknologia berri honek X izpi konbentzionala ordezka ditzake kasu batzuetan.